Albisteak

 

Argiztatze publikoko LED farolen hornikuntzaren esleipena onartu du Muskizko Udalak, udalerriko Laureta etxe taldean eta Giba Fregenal kalerako igoeran. Bi ekintza hauetan, guztira, 71.288,18 euro bideratuko dira, eta horrela, hobekuntzak sartu ahalko dira Muskizko udalerriko bi argiztatze lerro hauetan.

Laureta etxe taldean egin beharreko lanek 38.728,28 euroko kostua daukate. LED argiak hornitu eta muntatuko dira, orain dauden farolak kendu, eta beharrezkoa bada, farolen barruko instalazioa. Bestalde, Giba Fregenal kalean, BI-2701 errepidearekiko bidegurutzetik Memerea auzoraino, 32.559,90 euroko aurrekontua erabiliz, honako lanak egingo dira: LED argiak instalatu eta argi mota horietaz hornitzea, 8 metroko altuerako euskarriak kokatzea eta kobrezko lurpeko argiztatzeko esekitze lerro berria ipintzea.

Muskizko Udalak, hasiera batean, lan hauek 2 hilabeteko epean egitea aurreikusi du, eta lanak epeka egingo dira, horrela, Muskizko inguru honetako auzotar eta oinezkoei ahalik eta traba gutxien egin ahal izateko. Lan hauek aurrera eramanda, jarraipena emango zaio udalerriko oinarrizko zerbitzuak hobetzeko Muskizko Udaleko politikari, betiere azken orduko teknologiaren aldeko apustua eginez eta gure ingurumenarekiko era eraginkorrean.