Albisteak

 

Muskizko Udal Kiroldegiko kantxako zoladura aldatzea esleitzeko prozeduraren irekiera onartu du Muskizko Udalak, eta aurrekontu osoa 100.000 eurokoa da. Egin beharreko lana honakoa da: kiroldegiko kantxan zoladura berria instalatu behar da, betiere maila federatuko lehiaketetako beharrak asetzeko modukoa eta maila federatuko ezaugarrietarako egokia.

Muskizko Kiroldegia orain dela 20 urte baino gehiago eraiki zen, eta gaur egun zoladura gogor eta zarpiatua dauka, nahiko kaltetua dagoena; hori horrela izanik, Muskizko Udal Korporazioak berau aldatzea erabaki du, horrela, erabiltzaileek hobeto erabili ahal izateko. Egin beharreko lana honakoa da: orain dagoen zoladura aldatzea eta bere lekuan talka eta erreboteekiko beste zoladura gogorrago bat ipintzea, bere ezaugarriak tarteko, garbitzeko errazagoa eta iraunkorragoa izateaz gain. Zoladura berritzeaz gain, leuntze handiagoko koltxoneta bat ipiniko da rokodromoaren eremuan.

Lanen hasiera ez dago data zehatz batean finkatuta, izan ere, hornidura eta instalazio lanak direla eta, kantxa ezingo da ohi bezala erabili. Hori dela eta, lan hauek erabiltzaileei ahalik eta traba gutxien egiteko moduko datetan aurrera ateratzea aztertzen ari da Muskizko Udala.