Albisteak

 

Hurrengo asteetan, Ikurrina parketik Sobalbadun etxe talderaino sartu ahal izateko aldapa bat egokitzeko lanak abiatzea aurreikusten du Muskizko Udalak. Lan hauei esker, auzotarren irisgarritasun arazoak konpondu nahi ditu Udalak, batik bat, Sobalbaduneko 21 blokeko bizilagunen irisgarritasun arazoak, izan ere, orain arte, eskailera batzuen bitartez bakarrik igaro zitekeen Ikurrina plazatik etxebizitzetara. Proiektu honek, orotara, 24.453,06 euroko aurrekontua dauka.

Aldapa egokitzeko obrak aurrera eraman ahal izateko, orain dauden lorategi eremuetan lan egin beharko da, sarbide egokia eraikitzeko behar besteko lur eremua eskura eduki ahal izateko; eta, ondoren, erabilitako lorategi eremua egokitu beharko da. Horretaz gain, eskudel bat instalatuko da, bai eta LED argidun gune bat ere.

Ikurrina plaza berritzeko lan hauek hurrengo asteetan hastea eta bi hi hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da. Nolanahi ere, lan hauek epeka egingo dira, inguru honetako bizilagunei eta oinezkoei ahalik eta traba gutxien egiteko. Sarbide berri honek gaur egun indarrean dagoen irisgarritasun baldintzak beteko ditu.