Albisteak

 

Egin berri den ikerketari jarraiki, Antonio Trueba etorbideko tartean eta Santelices izeneko auzoaren inguruan BI-2701 errepidea arautzeko neurriak ezartzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari Muskizko Udalak, BI-2701 errepidearen zati honetan ibilgailuen joan-etorriak kontrolatzeko eta arautzeko. Neurri hauekin batera, orain dela 4 urte, semaforo bat instalatu zen, hain justu ere, Santelices auzora sartzeko eremuan, Bilborako norabidean.

Tarte hau ikuspen gutxiko bihurgune itxi batez lotuta dago eta bertan sakatzeko semaforo bat instalatzea izango da lehenengo konponbideetako bat. Zuzenaren lehenengo partean oinezkoentzako pasabide bat dago, Antonio Trueba etorbidea eta Cendeja auzoa lotzen dituena; igogailu panoramikoaren ondoan. Hori horrela izanik, bertan seinaleztatze bertikaleko semaforo bat instalatuta, ibilgailuak astiroago igaroko dira saltoki eta etxebizitzaz beteta dagoen eremu honetatik.

Hartu beharreko bigarren neurria zuzenaren beste aldean dagoen oinezkoentzako pasabideari dagokio, pasabide hau bihurgunetik hurbil dago eta jarraipena ematen dio Giba Fregenal kaleari. Pasabide honen alboetako batean ez dago espaloirik, hain justu ere, Giba iturria dagoen lekuan; beste aldeak, berriz, ez ditu zuzenean lotzen pasabidea eta errepidearen ondoko espaloia. Hori horrela, gune honetan, Santelices auzoko espaloia jaistea proposatzen du Udalak, oinezkoen pasabidea kokatzeko, eta oinezkoentzako itxaron gune bat uzteko. Horretaz gain, dagokion seinaleztatzea ere ipiniko da.