Albisteak

 

Musques auzoko garbitegiaren inguru naturala antolatzeko eta lehengoratzeko lanen esleipena onartu du Muskizko Udaleko Gobernu Batzordeak, eta helburu honi begira, orotara, 45.000 euro inguru erabiliko dira. Lan honen bitartez, udal korporazioak instalazioetan eta garbitegiaren inguruan egingo ditu lanak, betiere udalerriko ondasun historikoa berreskuratzeko ahaleginean.

Azken urte hauetan, udalerriko ondasun historikoa berreskuratzeko asmoz, hainbat lan bideratu ditu Muskizko Udalak. Aurreko urtean, El Haya eta Villanueva auzoetako arropa garbitegiak berreskuratu ahal izan ziren, garai haietako oroitzapenak gaur egun bizirik mantentzeko eta turismoa sustatzeko. Musques auzoko San Julianeko garbitegiaren txanda da orain.

Honako zeregin hauek aterako dira aurrera: inguru horretako lurrazala egokitzea, harlanduzko hormak ipintzea, eta argiztatze eta hornidura sare berriak instalatzea, leku honetako funtzionalitatea berreskuratzeko. Zoladura berdea erabiliz, orain dagoen bidea zabaltzea eta auzokoek eta bisitariek erabili ahal izateko hiri altzariz hornitutako plaza bat egokitzea ere aurreikusten du Muskizko Udalak. Garbitegia berritzeko lan hauek bi hilabeteko epean egiteko asmoa Udalak. Nolanahi ere den, eremu honetako auzokoei ahalik eta traba gutxien egiteko, obra hauek guztiak epeka egingo dira.