Albisteak

 

Hurrengo hilabeteetan, Udal Kiroldegiko sarrerako kontrola berritzeari ekingo dio Muskizko Udalak, kiroldegiko erabiltzaileak instalazioetara erosoago eta azkarrago sartu ahal izateko. Horretarako, orain erabiltzen ez diren tornuetan, hurbiltasuneko irakurgailu sistema berria instalatuko da. Hobekuntza hau aurrera ateratzeko aurrekontuaren zenbateko osoa 21.562,20 eurokoa da.

Irakurgailu mekanikoetan arazo bat egon dela eta, une honetan ezin dira Udal Kiroldegian dauden tornuak erabili. Hori horrela izanik, Muskizko Udalak hurbiltasuneko irakurgailu sistema berria instalatuko du –garraio publikoetan daudenen antzekoak-, horrela, txartel berriak tornuen goiko aldean dauden sarrera eta irteera irakurgailuetara hurbilduta bakarrik, instalazioetara sartu ahalko da, txartelik sartu gabe. Hobekuntza horri esker, instalazioetara sartzeko denbora laburtuko da, tornuetako osagai mekanikoek matxura gutxiago izango dituzte eta iraunkorragoak izango dira.
 
Udal instalazioko sarrera hobetzeko egitasmoko aurrekontu osoa  21.562,20 eurokoa da, eta Jamenet Solutions enpresak egingo du. Bukatzeko, komeni da aipatzea Muskizko Kiroldegiko erabiltzaileek doan eskuratu ahalko dituztela txartel berriak.