Albisteak

 
La Rigada auzoan kokatuta dagoen Monte Atrás landa bideko bihurguneak eraberritzeko obretako lanak esleitu ditu Muskizko Udalak. Lan honen zenbateko osoa 16.198,88 eurokoa da, eta lan hauek hurrengo hamar egunetan hasi ahal izatea aurreikusten du Muskizko Udalak.

Udalerriko landa inguruetako sarbideak hobetzeko udal politikaren barruan, eremu honetako bihurguneak eraberritzeko lanak esleitu ditu Muskizko Udalak. Orain dela hilabete batzuk, Monte Atras bideko basoberritze osoa egin zuen Muskizko Udalak. Ekimen honi esker, hiri inguruetako irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia betetzea bilatzen dute bertako arduradunek.

Honako hauek dira egin beharreko lanak: gaur egun higatuta dagoen zolarria pikatzea eta bere ordez ormigoizko 20 cm-ko zabalerako batez zolatzea. Horretaz gain, Monte Atras landa bideko lan hauek epeka aterako dira aurrera, horrela, ahalik eta traba gutxien egingo zaie inguru honetako oinezko eta auzotarrei. Lan hauek egiteko epea hilabete batekoa izango da, gutxi gorabehera.