Albisteak

 

Meatzari Aretoaren atzeko aldean kokatzen den eta astero merkatu txikia hartzen duen udalerriko aparkaleku horretan dauden oinezkoentzako babesguneak behera botako ditu Muskizko Udalak. Aparkaleku hori beste era batera banatu eta margotuta, aparkatzeko leku gehiago eskaini ahalko dizkie saltzaile ibiltariei Udalak. Obraren zenbateko osoa 16.534,82 eurokoa da.

Datorren urrian hasi eta gutxi gorabehera hilabete iraungo duen ekintza honen bitartez, bizilagunek hiri inguruan dauzkaten premia berrietara egokitu nahi du Muskizko Udalak, bai eta aparkalekuko gune kaltetuak konpondu ere. Auzotarrei eta eremu horretako oinezkoei ahalik trabarik txikiena egin ahal izateko, aparkalekuko lanak epeka egingo dira eta honakoa da egin beharrekoa: baldosak, zolarriak eta zintarriak pikatu eta kentzea; gunea ormigoiz hornitzea; aglomeratzea; eta faroletako altzairuzko babesez hornitzea eta muntatzea.