Albisteak

 

Muskizko Udalak 160.000 eurotik gora erabili ditu, udalerriko iraupen luzeko langabeak,  langabezia saririk jasotzen ez duten pertsonak, 55 urtetik gorakoak eta udalerriko emakumeak lehentasunez lanean has daitezten. Aurreko urteko aurrekontuaren aldean, iaz baino diru kopuru handiagoa erabili da aurten plan berri honetan; eta, guztira, 13 leku eskaini ahal izan ditu Muskizko Udalak.

Oraingo honetan, Euskal Enplegu Zerbitzuak 92.200 € bideratu ditu lana bultzatzeko Muskizko ekimen berri honetarako; Muskizko Udalak, berriz, 68.000 €. Udalerrian egiten diren kontratazio guztietatik % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentako (DSBE) jasotzaileekin egin behar dira, eta gainerakoak honako giza taldeetako batekin: 35 urteko edo gutxiagoko auzotarrekin; edo, gutxienez, lan eskatzaile gisa 6 hilabete daramatzaten 45 urtetik gorako bizilagunekin. Horretaz gain, kontratatutako guztien % 40 emakumeak izan beharko dira; eta % 15, 55 urtetik gorakoak.

Honako premisa hau ere badago: ahal den neurrian, programa honetan aukeratutakoak ez daitezela izan antzeko ezaugarriak dituzten programetan parte hartutakoak. Hori horrela izanik, Muskizko Udalak eta Lanbidek, orotara, 160.200 euroko aurrekontua erabili dute, sei hilabeteko kontratuak bideratzeko, % 75eko lanaldian, % 62,5eko lanaldia duen lanpostu batean izan ezik. Hautatutako bizilagunek hurrengo abenduan ekingo diote euren lanpostu berriari, maiatzera arte.

Udaleko enplegu plan honetan eskainitako lanpostuak honakoak dira: bi teknikari administrari, administrari laguntzaile bat, emakume batek hartuko duen gizarte ekintzako  lanpostu bat eta laguntzako eta hurbiltasuneko laguntzaile bi. Horretaz gain, hiri proiektuen teknikari bat, 2. mailako ofizial igeltsero bat, obra publikoetako peoi bat eta lau kaleko informatzaile.

Muskizko Udal Korporazioa lanean ari da udalerriaren barruan enplegua sortzeko, batik bat, lanik gabe denbora luzea daramaten eta dagoeneko langabezia laguntzarik jasotzen ez duten giza taldeei begira, betiere gisa honetako lan kontratuak eskuratzen dituzten bizilagunak txandakatuz.