Albisteak

 

Aurreko asteburuan, Ehiza, Arrantza eta Ingurumen Azokaren barruan, Mexikoko lurrikaran kaltetutakoentzat dirua biltzeko ekimen bat abiarazi du Muskizko Emakumeen Elkarteak. Aurreko asteburuko azokan, guztira, 463,50 € bildu ahal izan ziren, eta bildutako guzti hori Bizkaiko Gurutze Gorriari emango zaio aste honetan.

Bildutako diru kopuru horretatik zati bat, zehazki, 159,90 euro, Ortuellako emakume talde batek egindako puxiken eta ile-orratzen elkartasun salmentari esker batu ziren; gainerakoa dohaintzak izan dira. Muskizko bizilagunen eta azokara etorri ziren bisitarien harrera ona ikusita, Muskizko Emakumeen Elkartea, Mexikoko nazionalitateko auzotar batzuekin elkarlanean, ahal duen heinean, ekimen gehiago egiten saiatuko da, hondamendi natural honetan lagundu ahal izateko. 

Muskizko eta Mexikoko auzotarrek eskerrak ematen dizkiete udalerriko elkarte honi eta hain une latzak bizitzen ari den euren herriari laguntzeko euren hondar alea eskaini duten bizilagun guzti-guztiei.