Albisteak

 

Uda honetan, Muskizko Udalak hainbat proposamen egingo ditu sare sozialen bidez, adin guztietako eta edozein sasoitako herritarrek nahiz bisitariek aukera izan dezaten inguruneaz gozatzeko eta herrian bertan eta inguruetan ariketa eginez bizimodu osasungarria egiteko.

Ibilbideen artean, era askotako proposamenak izango dira, besteak beste, herrigunean barrenako ibilaldiak nahiz mendi eta hondartza ibilbideak. Badira ordubeteko ibilbideak, baita luzeagoak ere, 13 kilometroko bat, adibidez, edo Burdinmendi Bide Berdea osatzen duena, 42,5 kilometrokoa. Aipatzekoak dira, besteak beste, Areatzako hondartzako ibai pasealekua, Itsaslur pasealekua, Montañoko igoera edo Punta Lucero eta Melloko igoera, herri meatzariko auzoetatik igarotzen direnak.

Ibilbide horien bidez, herri, hondartza edo/eta mendi inguruneak ezagutuko dituzte interesdunek, eta aukera izango dute, halaber, balio historiko eta monumentalagatik nahiz ezaugarri turistiko eta naturalengatik enblematikoak diren Muskizko hainbat leku bisitatzeko.