Albisteak

 

Muskizko uda-sasoiko argazkien bilketa egiteko asmoz, Muskizko Udalak herritarren parte-hartze proiektu berria sustatu du; “Gure ingurunea” gaia hizpide hartuta, sare sozialen bitartez herriko natur espazio eta guneen argazkiak partekatzea sustatzen du.

Uztailaren 24tik irailaren 3ra bitartean Facebook eta Twitter bitartez #GureMuskiz hashtagarekin argitaratutako argazki guztien artean, irailean bonu sinple bat zozketatuko da sare sozial bakoitzean, 2017ko Musika eta Umore jardunaldietarako. Zenbat eta argazki gehiago igo, orduan eta aukera gehiago izango dira saria lortzeko. Gainera, argitalpenak euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke.

Kanpaina honekin, Udalaren asmoa da, herritarren parte-hartzearen bitartez, udalerria era pertsonal eta bereziagoan ezagutaraztea, Muskiz barruan zein kanpoan; eta, era berean, turismoa bultzatzea, natur parajeetan eta edertasun historiko handiko txokoetan aberatsa den eskualde honetan.

Bi sari

Zozketako bi irudi irabazleek, bat Facebook bitartez eta bestea Twitter bitartez, 35 euroko abonu bana jasoko dute 2017ko Musika eta Umore jardunaldietarako; izan ere, aipatutako jardunaldiak azaroan izango dira Muskizen. Saria ezin izango da eskudirutan hartu, eta argazkiek zenbait kalitate-betekizun bete beharko dituzte. Oinarri osoak Muskizko Udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Oinarriak (PDF 66KB)