Albisteak

 

Udalbatzak 35.148,08 euro (BEZ barne) inbertitu ditu herriko hiru ikastetxe mantentzeko lanetan. Egin beharreko lan gehienak hauek dira: hondatutako erradiadore eta komunak ordeztea, ikasgelak pintatzea, eta ihesak zein ateak konpontzea; hala ere, partida horren barruan, eraikinen kanpoaldean egin beharreko lanak ere sartu dira.

Ekitaldi honetan, Muskizko Udaleko Gobernu Batzordeak Ikastolan, BHIn eta Cantarrana eskolan konponketak egiteko lanak onartu ditu, eta udako oporretan egingo dira. Konponketa guztietatik, iturgintza-lanak izango dira esanguratsuenak.

Cantarrana herri ikastetxearen kasuan, iturgintza-lanak (erradiadoreak hornitu eta instalatzea) eta arotzeria-lanak (ateak eta sarrailak konpontzea) egingo dira. Era berean, igeltserotza-lanak, pintura-lanak eta garbiketa-lanak ere egingo dira; esate baterako, kanpoko arrapalako baldosak aldatuko dira. Konponketa horien kostua 15.838,90 eurokoa izango da.

Muskiz BHIn, berriz, iturgintza-lanak egingo dira, eta, gainera, zenbait ikasketa-gela pintatuko dira. Era berean, gimnasioko instalazioetan ere hobekuntzak egingo dira, eta sarrerako atea ordeztuko da. Ikastetxe horretara bideratutako inbertsioa 12.819,95 eurokoa izango da. Herriko Ikastolan, berriz, 6.489,23 euroko inbertsioa egingo da, eta, bertan, zenbait konponketa egingo dira lehen eta haur hezkuntzako eraikinean: arotzeria, iturgintza, garbiketa eta mantenimendu arloko konponketak, hain zuzen ere. Gainera, haurren eraikinaren kanpoaldean, lanak egingo dira patioko gunean eta zabuetan.