Albisteak

Esta imagen se abrirá en una ventana nueva 

Hurrengo igandean, uztailak 9, bere iragan meatzaria omenduko du Muskizek, Pobeña 1890 izeneko jaiaren bitartez. Pobeña 1890 izeneko antzezpenean, euren iragan meatzaria ekarriko dute gogora auzo honetako bizilagunek, orotara, 15 agertokitan, eskualde honen historia meatzaria ezagutzera emateko eta ondasun historikoaren balioa nabarmentzeko.

Urtero bezala, Pobeñako auzotarrek euren iragan meatzaria gogoratuko dute, XIX. mende amaierako bizitza antzeztuz; eta horretarako, 15 agertoki desberdin egokituko dira, besteren artean, honakoak: mea kargatzea, bizitza tradizionala, janari denda, oihalak, notarioa, taberna, marinelak eta arrantza, mea eta harri-zulatzaileak, ikatz eltzea eta eskolak. Auzo osoan zehar daude agertokiak eta meaz betetako idi gurdiak eremu guztiak lotzen ditu. Horrela, sasoi horretan, bizitza osoa burdin mearen inguruan eraikitzen zela gogoratzen da. Burdin mea era tradizionalean erauzi eta errentarienganaino garraiatzen zen. Errentarienean mea biltegietan gordetzen zen, meatzaritza ontzietan eraman arte.

Pobeña 1890 jaiaren edizio berri honetan 100 pertsona baino gehiago orduko arropekin janztea aurreikusten da, atzerriko enpresak ailegatu eta burdin mearen ustiaketa industriala hasi aurretik garai horretako bizimodua zelakoa zen bisitariei eta orduko bizilagunen ondorengoei erakusteko. Horretaz gain, orduko produktu tipikoak ere dastatu ahalko dituzte bertaratzen diren guztiek. Berrikuntza gisa, boloak katxete erara kiroleko erakusketa eta desafio bat ere izango da aurten Pobeña 1890 jaiaren barruan, Gerra Zibilean desagertu eta orain berreskuratu ahal izan den karrejoan. Enkarterrietakoa bertakoa da kirol modalitate hau, eta, gutxienez, 150 urte dauzka. Bola bat egur tako baten gainean dauden 6 bolo biribilen aurka jaurtitzean datza kirol hau.

Karpa

Pobeña 1890 jaia goizeko 10:00etan abiatuko da, eta Enkarterriko eta EHUko hainbat kultur elkarte, talde eta eragilek burdinolak elikatzeko erauzten zen burdin mea gogoratuko dute. Era berean, karpa handi bat instalatuko da, eta karpa handi horretan hamaika jardueraz gozatu ahalko dute bertaratzen diren guztiek, besteak beste, argazki erakusketa batez. Horretaz gain, Pobeña 1890 ikuskizunera etortzen diren guzti horiek eskualdeko produktuez eta janari tradizionalaz gozatu ahalko dute. Bazkariaren aurretik, 14:00etan, Meatzaritzaren Museoko Kultur Elkarteko Esther Barragán eta Carmelo Uriarte omenduko dira.

Kartela (PDF 1,73MB)