Albisteak

 

Udalerrian ezarrita dago Gallarreta Lantegiak S.L. eta enpresa honekin akordio bat erdietsi du Muskizko Udalak, enpresa hau Muskizko altzarien mantentze-lanez, garbiketaz eta konponketaz arduratzeko, banku, mahai, eskudel, farola eta iragarki oholei dagokienez. Hiri-altzarien mantentze-lanetan, konponketan eta garbiketan, orotara, 4.500 euro erabiliko dira hilero, eta ordainketak bideratzeko, dagokion hilabeteari dagokion lanen zerrenda aurkeztu beharko da aurretik.

Lortutako akordioaren bitartez, honako lan hauek kontratatu ditu Muskizko Udalak: bankuak garbitzea, lixatzea eta ondoren bankuen kanpoaldea margo metalikoz estaltzea, torlojuak aldatzea eta burdineria berri herdoilgaitza ipintzea eta eskudelek izan ditzaketen pegatinak kentzea. Kontratuari jarraiki, hilean behin, gutxienez 15 banku konponduko dira, banku bakoitzaren egoeraren arabera, eta hiruhilekoetako batez bestekoa 18koa izango da. Ildo beretik, uneoro parke edo gune berdeetan lan egiten ari dela ziurtatu beharko da, auzotarrek erabili ahal izateko.

Horretaz gain, hamabost egunetik behin, udal iragarki ohol guztiak garbituko ditu enpresak, epez kanpo dauden eta Udalekoak ez diren hirugarrenen kartel eta iragarkiak kenduz eta grapa eta zelo eta abarrak kenduz.