Albisteak

 
Muskizko auzotarrek Sopuertan erroldatutakoen prezio berean erabili ahalko dituzte Sopuertako kanpoaldeko igerilekuak, eta Muskizko Udalak ordainduko du dagokion aldea. Iaz bezala, aurten ere Sopuertako Udalarekin akordio bat erdietsi du Muskizko Udalak, eta horrela, Sopuertako igerilekuetako instalazioez gozatu ahalko dute Muskizen erroldatutakoek. Helduentzako igerileku bat, haurrentzako beste igerileku bat eta haurrentzako aisialdi guneak daude Sopuertako kanpoaldeko igerilekuetan.

Familia abonua eta abonu indibiduala atera nahi duten auzotarrek Muskizko Udalera bertaratu beharko dira, eta bertan udako sasoirako abonua ateratzerakoan aurkeztu beharko duten errolda ziurtagiria emango zaie. Familia abonuei eta abonu indibidualei dagokie akordioa; hori horrela, egun baterako sarrerak atera nahi dituztenek erroldatuta ez daudenen prezio bera ordaindu beharko dute.