Albisteak

 
Muskizko auzotarrei musika ikastaroetarako sarbidea erraztu ahal izateko, Muskizko Udalak Muskizko auzotarrak musika ikastaroetan sartzeko baldintzak adostu ditu Abanto Musika Eskola Abanto-Zierbenako Udal Musika Eskolarekin. Horrela, musika ikastaroetan parte hartu nahi duten muskiztarrek Abanto-Zierbenan erroldatutakoen prezio berean egin ahalko dituzte musika ikastaroak, eta aldea Muskizko Udalak ordainduko du.

Nolanahi ere den, gehienez, 4.000 euro ordainduko ditu Muskizko Udalak; hori horrela, matrikulen zenbateko osoa 4.000 eurotik gorakoa baldin bada, Muskizko ikasleek ordaindu beharko dute aldea, betiere ikasle bakoitzari dagokion matrikularekiko proportzionalki.

Interesa duten muskiztarrek Muskizko Udalera jo beharko dute, eta bertan Abanto Musika Eskolan izena ematerakoan aurkeztu beharko duten errolda ziurtagiri bat emango zaie. Abanto-Zierbenako Udal Musika Eskolak 4 urtetik gorakoentzako eskola umeentzako programak dauzka, bai eta helduentzako musika hizkuntzako, instrumentuetako eta instrumentu taldeetako ikastaroak ere.