Albisteak

 

Bertako merkataritza dinamizatzeko asmoz eta Muskizko udalerrian kontsumitzaileen fideltasuna saritzen jarraitu ahal izateko, Muskizko Merkatarien Elkarteak, ekainaren 26tik aurrera, erosketak egiteko orgak banatzeko kanpaina bat ipiniko du abian atxikita dauden saltoki guzti horien artean. Muskizko Merkatarien Elkarteko ekimen honetan parte hartuko duten dendetan eskuratu ahalko diren kartilla horiek erosketa tiketez edo zigiluz betetzen dituzten lehenengo 100 bizilagun horiek erosketak egiteko orga bat eraman ahalko dute etxera; eta horrela, erosketak udalerrian erosoago eta era iraunkorragoan egin ahal izango dituzte.

Muskizko eta Abanto-Zierbenako Merkatarien Elkarteek sustatutako gisa honetako kanpainen bitartez, urtean egin diren beste kanpainekin batera, bultzada bat eman nahi zaio udalerriko merkataritza jarduerari, dagoen eskaintza ezagutzera emanez, horrela, udalerriko erosketak indartu ahal izateko.

Abanto-Zierbenako kanpaina

Kanpaina hau Abanto-Zierbenako udalerrian ere aterako da aurrera. Muskizko udalerrian bezalaxe, kanpaina honen bitartez, udalerriko saltokietako kontsumitzaileen fideltasuna saritu nahi da.