Albisteak

 

Muskizko Udalak haurrentzako 15 piezako 800 puzzle banatuko ditu Arena hondartzan, ekainaren 19tik aurrera, hondakinak birziklatzeak duen garrantziaz auzotarrak kontzientziatzeko. Muskizko udalerriko gune naturaletako bat da Arena hondartza, eta puzzle hauen bitartez, aurreko urteetan bezalaxe, herriko eremu natural batean kontzientziazio kanpaina bat egin nahi du Udalak.

“Hondartza garbia eraiki” lelopean, euskarazko eta gaztelaniazko hainbat esaldi jaso dira puzzlean. Jolas baten bitartez, sortzen diren hondakinak dagozkien edukiontzietan utziz ingurua babesteak duen garrantziaz ohartarazi nahi dira umeak. Puzzle hauek Arena hondartzaren inguruan banatuko dituzte hondartzainek, ekainaren 19tik (astelehena) hasi eta puzzle guztiak bukatu arte.

Puzzlea (PDF 110KB)