Albisteak

 

AENOR izeneko enpresak ematen duen ISO 50001 ziurtagiria lortu du Muskizko Udalak. Argiztatze publikoari dagokionez, Muskizko Udalak aurrera ateratako praktikek eta energiaren kudeaketan egindako hobekuntzek kanpoko ikuskaritza baten oniritzia daukala bermatzen du ziurtagiri honek. Era berean, 2018. urtean udal instalazioetan Iberdrolaren energia berde ziurtatua bakarrik kontsumitzeko konpromisoa hartu du Muskizko Udalak Giroa enpresarekin.

Negutegi efektuko gasen isurketak eta horrekin lotutako beste ingurumen eragin batzuk murriztea eta energiaren erabilera eta kontsumo eraginkorra bultzatzea da ISO 50001 ziurtagiriaren helburu nagusia. Hortaz, azken batean, energiaren kudeaketa hobetu nahi da, eta horrek berez dakar aurrezpen ekonomikoa. Muskizko Udalerriko bizilagunek informazio jardunaldi batzuetan parte hartzeko lanean ari da Muskizko Udaleko Ingurumen Saila. Informazio jardunaldi hori gaur arratsaldean izango da, 18:30etik 20:00etara, Muskizko Kultur Etxeko M Aretoan. Solasaldi horretan Energiaren merkatua eta faktura elektrikoa jorratuko dira. Horretaz gain, bertaratzen diren auzotarren artean LED bonbillak banatuko ditu Udalak.

Energia Iraunkorraren Europako Astea

Gainera, ekainaren 19tik 23ra, Energia Iraunkorraren Europako Astea izango da, eta aurrera aterako diren ekintzen artean, besteak beste, Onda Vasca irratiko programa batean hartuko du parte Muskizko Udalak, zeinean debate bat izango baiten udalerri txiki eta ertainetako teknikariekin. Horretaz gain, kamisetak, LED bonbillak edota zurrusta- haustekoak (dagoen stockaren arabera) banatuko dira energiaren kontsumoari buruzko azterketa egiten duten etxebizitzen artean. Azterketa hau egin nahi duten horiek Muskizko Kultur Etxera hurbil daitezke, 11:00etatik 13:00era eta 17:30etik 20:00etara, astelehenetik ostegunera, eta azterketa egiteko nahikoa da aurreko urteko argindar edota gas fakturak eramatea. Azterketa honetan parte hartu nahi dutenei gogorarazten zaie aurreko urteko ahal beste faktura ekartzea komeni dela, ahalik eta azterketa zehatzena egiteko.