Albisteak

 

Muskizko Udalak prozesu parte hartzaile bat abiarazi du, udalerriko auzotarrek Muskizko Udaleko kirol instalazioak hobetzeko proiektuari ekarpenak egin ahal izateko, betiere proiektua burutu aurretik. Hori horrela, Muskizko Udalak ekainaren 15ean hasi eta ekainaren 29an (egun horretako 15:00etan) bukatuko den prozesua abiarazi du, zeinean udalerrian erroldatuta dauden 16 urte baino gehiagoko Muskizko bizilagun guztiek parte hartu ahalko duten.

Kirolari dagokionez, udalerrian atzemandako gabezia batzuei erantzuna emateko asmoz abiarazi da ekimen hau, eta kirol instalazioetako zenbait hobekuntza aurrera ateratzea da helburua. Muskizko Udalak aurreikusten duen inbertsioa ia-ia 1,5 milioi eurokoa da, eta honako lanak egitea aurreikusten da: hiru padel pista estali berri, bi tenis pistetarako estalkiak, eta udarako kanpoaldeko bi igerileku. Igerileku bat haurrak plisti-plasta aritzeko izango litzateke; bestea, berriz, erabilera orokorrari begirakoa, 150 cm-ko sakonerarekin. Horretaz gain, 370 metro koadroko gune berde bat ere egokituko da.

Herritarren proposamenak bildu ahal izateko, idatzizko dokumentazioa aurkez daiteke eta teknologia berriak ere erabiltzeko aukera dago. Proiektuaren informazio guztia biltzen duten galdetegi batzuk buzonetatu dira udalerriko etxebizitzetan zehar, eta, nahi izatera, galdetegi horiek aurkez daitezke herritarren harrerako udal bulegoetan; www.muskiz.org Muskizko Udaleko webgunean ere galdetegi hori bera betetzeko aukera dago; galdetegia eskaneatu eta muskizirekia@muskiz.com helbidera bidal daiteke; eta galdetegi hori bera kiroldegiaren sarreran jarriko den karpan ere aurkez daiteke. Arestian azaldu denez, ekainaren 15ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara proiektua azalduko da karpa horretan. Karpa horretan informazio kartel bat ere egongo da, egingo diren hobekuntzen berri emateko. Horretaz gain, ekainaren 29ra arte, postontzi bat ipiniko da, proiektu berrirako muskiztar guztiek dauzkaten proposamenak jaso ahal izateko.

Kartela (PDF 107KB)

Informazio liburuxka (PDF 98KB)