Albisteak

 

Datorren ostegunean, ekainak 15, Muskizko Udalak ISO 50001 Ziurtagiria eskuratuko du, zeinaren bidez udalerriko argiztatzearen energia kudeaketak izandako hobekuntza eta praktikak saritzen diren. ISO 50001 Ziurtagiria emateko ekitaldia Muskizko Udaletxeko Pleno Aretoan izango da, 12:00etan; eta ekitaldi honetan, ziurtagiria eskuratzeaz gain, konpromisoa hartuko da, 2018. urtean, udal instalazioetan kontsumitutako energia elektrikoa energia berde ziurtatua izateko.

Ildo beretik, ostegun berean, ekainak 15, arratsaldeko 18:30etik 20:00etara, Muskizko Kultur Etxeko M aretoan, informazio jardunaldi bat izango da, eta muskiztar guztiak jardunaldi horretan parte hartzera gonbidatzen ditu Ingurumen Sailak. Jardunaldi horretan Energiaren merkatua eta faktura elektrikoa landuko dira.

Energia iraunkorraren astearen egitaraua (PDF 115KB)