Albisteak

 

Larunbat honetan, hilak 3, iluntzeko 20:30etik aurrera, mendiko bizikletan Mellora gauez igotzeko proba izango da Muskizen. Parte hartzaileek 29 kilometroko distantzia egin beharko dute eta 930 metroko desnibela gainditu, ibilbidearen % 100 da bizikletaz joateko modukoa eta bi ordu eta erdian egin daiteke.

Ez da lehiaketa ba izango, eta parte hartu nahi duten kirolari guztiek eman dezakete izena, 20 euro ordainduta. Pistetan zehar egiteko ibilaldia diseinatu dute antolatzaileek. Gauez gutxiago ikusten da, eta hori izango da udalerriko gailurreraino iristeko, probak izango duen zailtasun bakarra.

Izena emateko epea gaur bukatuko da, asteazkenean, maiatzaren 31n, 24:00etan. Beraz, izena emateko aukera dago oraindik, eta adinez nagusiak diren guztiek eman dezakete izena, 200 parte hartzailera iritsi arte. Melloko BTT igoera Somorrostro Irakasguneko aparkalekutik abiatuko da, animatzen diren horiek ibilbide osoan zehar izango dute jan eta edateko parada, eta proba bukatutakoan parrila bat egongo da.

Kirol proben egutegian gaueko igoera honek lekua aurkitzea da Muskizko Mendiz Mendi Taldearen helburua, eta lehenengo edizio honen emaitzak aztertuta, mendiko bizikletentzako proba hau hobetu eta zaildu egin nahiko lukete antolatzaileek.

Kartela (PDF 759KB)