Albisteak

 

Muskizko Udalerriko Babes Zibileko Boluntario Taldeari lehen sorospenetarako postu mugikor bat eman dio Petronorrek, udalerrian izan litezkeen mota bateko edo besteko presazko egoeretan eta larrialdietan laguntza osoa eman eskaini ahal izateko.

Iaz, Udal Boluntario Talde honekin hitzarmena sinatu zuen Petronorrek, prestakuntza saioak eta baliabide materialak eskainiz, herritarren segurtasunaren alde lanean ari den talde honi laguntzeko. Aurreikusitako ekintzetako bat lehen sorospenetarako postu mugikor bat ematea zen, eta postu mugikor hori aurreko ostiralean eman zion Babez Zibilari Petronorrek. Postu mugikorrak oxigeno artikulatua dauka, bai eta larrialdi uneetan erantzuna eman ahal izateko beharrezko elementu guztiak ere.