Albisteak

 

Datorren uztailaren 3tik aurrera, lehenengo Campus Teknologikoa izango da Muskizen, udalerriko gazteentzat. Minirobotak, 3Dko diseinua, Pro Bot, Chromville handitutako errealitatea, Toondoo komikiak, Makey Makey eta beste hainbat gai parte hartzaileei hurbiltzea da Campus teknologiko honen helburua. Tailer hauetan adierazteko, eraikitzeko, elkarrekin lan egiteko eta partekatzeko erabiltzen da teknologia.

Udalerriko Gaztegunean egingo dira tailerrak, 09:00etatik 13:30era, bi astez, uztailaren 3tik 7ra eta 10etik 14ra. Adin desberdinetako bi talde egingo dira campusean: 1. taldea, 7 urtetik 9 urtera artekoentzat; eta 2. taldea, 10 urtetik 12 urtera artekoentzat. Aurrematrikula Gaztegunean egin behar da, maiatzaren 24tik ekainaren 23ra bitartean. Ekainaren 23an hurrengo asteetarako taldeak osatuko dira, eta, arestian adierazi den moduan, tailerrak uztailaren 3an (astelehena) hasiko dira.

Kartela (PDF 1,26MB)