Albisteak

 

Muskizko Udala ikerketa geologiko-teknikoa egiten ari da, Muskizko Udal Kiroldegiko eta kiroldegiaren ondoko lursailaren egoerari buruzko informazioa lortu ahal izateko, udalerriko tenis pisten estalkiak, padel pistak eta kanpoko igerilekuak eraikitzeari begira. Proiektua egiteko agindua eman baino lehenago bideratzen ari da lur azpiari buruzko informazioa eskuratzeko ikerketa hau; eta horrela, etorkizunean ager daitezkeen arazoak saihestu ahalko dira. Muskizko Udaleko ikerketa geotekniko honen kostu osoa 14.300 eurokoa da (BEZ barne).

Lursailean zundatze eta zulatze lanak egingo dira, horrela lur azalaren azpian sakoneran dauden materialak atzeman ahalko dira, bai eta material horien ezaugarri geotekinkoak ere. Bide batez, laginak hartuko dira, egin beharreko lanetarako ze makineria den egokiena aztertuko da, eta ikerketa arkitektonikoa egingo da. Zimenduen eta eusteko lanen tipologia eta dimentsioak definituko dira, eta horri esker errazagoa izango da egiturek, indusketek eta betetze lanek eragin ditzaketen kargek egoera ezegonkorrik edo egitura arriskuan jar dezakeen mugimendurik ez sortzea. Horretaz gain, ikerketa honen bitartez, urarekin lotuta ager daitezkeen arriskuen berri ere izango da, adibidez, iragazketak, higadura, arrastaketak…

Lanak aurreko asteazkenean hasi ziren eta bukatzeko bi edo hiru aste beharko direla aurreikusten da, izan ere, bederatzi puntu ikertu behar dira, edozein proiektu, obra edo eraikuntza lan abiarazi baino lehen.