Albisteak

 

Igande honetan, maiatzak 14, Muskizko udalerria mugiaraziko da, izan ere, Hirugarren Adinekoen Elkarteak Belaunaldi arteko lehenengo Ibilaldia antolatu du, Muskizko Udalak, Petronorrek eta Grupo Urgatzik lagunduta. Udalerrian zehar xendazaletasuna bultzatzea da ibilaldi honen helburua, bai eta adin guztietakoen artean bizitza ohitura osasungarriak sustatzea ere.

Ibilaldia Muskizko pilotalekuan hasi eta leku berean bukatuko da. Orotara, hiru ibilbide prestatu dira: 11 kilometrokoa; 8,8 kilometrokoa eta 3,5 kilometrokoa. Horrela, pertsona guztiek gozatu ahalko dute, euren baldintza fisikoak gorabehera. Ibilaldiak 9:30ean, 10:30ean eta 11:45ean aterako dira, hurrenez hurren. Azkenak ibilbide motzagoa dauka eta ibiltarientzat, mugikortasun arazoak dauzkaten pertsonentzat edo gurpildun aulkian doazenentzat antolatu da.

Belaunaldi arteko Ibilaldia egiteko interesa daukaten horiek 94.670.66.30 eta 635.744.761 telefonoetan eman dezakete izena. Muskizko Hirugarren Adinekoen Elkarteak adierazi duenez, ur botilatxo bana eta fruta ale bana banatuko dira irteeran; eta ogitartekoa, helmugan.