Albisteak

 

Muskizko Udaleko Gobernu Batzordeak, guztira, 71.500 euro banatu ditu udalerriko kirol kluben artean. 2017. urtean, udalerriko 15 kirol kluben artean banatu da diru-laguntza hauetara bideratutako aurrekontu partida, horrela, kirol klubek antolatzen dituzten jarduerak bultzatu ahal izateko.

Kirol klubetako urteko egitarauei helduta, Muskizko Udalak 51.000 euro banatu ditu, eta Juventud Deportiva Somorrostro futbol taldeak, Muskizko Eskubaloi taldeak eta Mendiz Mendi Mountain Bike taldeak jaso dute kopururik handiena. Jarduera jakinetarako laguntzei dagokienez, dagoeneko 20.500 euro eman ditu Muskizko Udalak; nolanahi ere den, urtea amaitu baino lehenago beste eskaera batzuk jaso litezke. Udalerriko kirol klubek antolatutako jarduera jakinak direla eta, Mello Saria eta Ehiza eta Arrantza Azoka nabarmentzen dira.

Udalerriko honako kirol klub hauek eskuratu ahal izan dituzte Muskizko Udalak banatu dituen diru-laguntzak: Juventud Deportiva Somorrostro; Muskizko Eskubaloi taldea; Mendiz Mendi Mountain Bike Taldea; Muskiz Areto Futbola taldea; Muñatoñes Atletismo Taldea; Barbadun Pelotazale Elkartea; Karate Full Contact Muskiz; Club Pasabolo Muskiz; Club Taekwondo Muskiz; Otsoak Tenis Elkartea; Ivan Lopez Motor Kluba, motor lasterketarako; El Cerro kirol eta kultur elkartea, Mello Saria antolatzeko; Arraintxori Ehiza eta Arrantza kluba, urtero egiten den Ehiza eta Arrantza Azoka prestatzeko; Mello mendi taldea, mendizaletasunari buruzko jardunaldietarako; eta Club Hipico Cuadra Janeo, klubeko lasterketa antolatu ahal izateko.