Albisteak

 

Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak Janeo mendiko hegala basoberritu du, egoera onean mantendu ahal izateko. Dagoeneko lanak bukatu dira, eta honako hauek izan dira aurrera eramandako zereginak: abeltzaintzako itxitura batzuk konpontzea eta beste itxitura batzuk kentzea, sastrakak modu selektiboan kentzea eta bertako hainbat ale landatzea.

Azken urte hauetan Janeo mendiko hegaleko basoa oso gutxi hazi dela nabaritu da, batik bat inguru horretako belarjaleen eta bertako ingurumen baldintza gogorren ondorioz; hori horrela izanik, Janeo mendiko lursail hori oso-osorik zuhaixkaz estaltzea da Muskizko Udalak ezarri duen helburua. Inguru hau berriro zuhaixkaz bete dadin, beharrezkoa da belarjaleei Janeoko lursail honetara sartzen ez uztea eta abeltzaintza itxiturak hondatzen edo ebakitzen diren aldiro ahal bezain azkar konpontzea, bai eta ikuskaritza- eta mantentze-lanak egitea ere.

Aurten martxoan zehar, guztira, inguru biogeografiko bereko basoko landare osasuntsuetatik eratorritako 3.750 ale landatu dira, abeltzaintzako itxiturak konpontzeaz, atakak kentzeaz eta sasiak modu selektiboan konpontzeaz gain. Landatu diren espezien artean honakoak daude: 1.200 arbustu, 700 arte, 1.000 abaritz, 450 isats eta 400 karraskila. Landaketa prozesua inguru irregularretan egin da, zehaztutako esparru barik eta inolako ordena geometriko barik. Estrategia honen bidez, inguru hori zeharo estaltzea lortu nahi da, sasiarte baxuez, zeintzuek aurrerago landare egitura konplexuagoetara eboluzionatu ahal duten, horrela, Janeo mendiko hegaleko ingurumen baldintza gogorrak jasango dituen zuhaitz geruza bat lortu ahal izateko.

Aurtengo hazkuntza denboraldia ebaluatu eta gero, 2017. urteko azarotik aurrera, ale gehiago landatzeko aukera baloratuko du Muskizko Udalak, eta halakorik behar izanez gero, kasu bakoitzean zein ale den egokiena aztertuko da.