Albisteak

 

Udalerrian buzoneatuko den aldizkari baten bitartez, 2017. urteko Ekintza Plana ezagutzera emango du Muskizko Udaleko Ingurumen Sailak. 2016. urtean 30 konpromiso hartu ziren eta iazko konpromiso horiei 2017. urtean hartutako 30 konpromiso berriak gehituko zaizkie, 2017. urteko Ekintza Planak jasotzen duenez. Izan ere, 2016. urtean hartu ziren helburuetan lan egiten jarraitu du Muskizko Udalak, Muskizko bizilagunen ekarpenak jasotzeaz gain.

Konpromisoen artean, udalerriko hezkuntza zentroetako ikasleentzako Eskola Agenda dago. 2017. urtean zehar, udalerriko ingurua hobetzeko hainbat jarduera bideratuko dira, besteak beste, bertako landare espezieak jartzea, Borja Liaño alkateak bideratuko duen Foroa, Barbadun ibaiko padura garbitzea edo Eskola Agenda 21eko maskota aukeratzeko lehiaketa. Hartutako konpromisoen artean, elikadura osasungarriarekin lotutako jardueretan, konposta egiten, ikastaro fitosanitario batean, hiri ordenantza baten garapenean eta Txakolin ustiaketa baten jardunaldi ludiko eta informatibo batean parte hartu ahalko dute herritarrek.