Albisteak

 

Muskizko Merkatarien Elkarteak, Muskizko Udalarekin elkarlanean, aste honetan zehar, Elikagai ez-galkorrak Biltzeko Lehenengo Kanpaina abiarazi du. Elikagaiak jaso eta gero, arazo ekonomikoak dauzkaten udalerriko familien artean banatuko dira, Antzeko Elkartearen bitartez.

Martxoaren 13tik hasita izakinak bukatu arte, atxikitako 42 saltokietara kilo bat elikagai ez-galkor eramaten duten herritar guzti horiek trukean berrerabiltzeko erosketa poltsa bat eskuratu ahalko dute. Muskizko Merkatarien Elkarteak, guztira, 2.000 ale dauzka. Muskizko Merkatarien Elkarteak lehenengo aldiz abiatuko duen kanpaina honek herritarren artean harrera ona izatea espero da, arrakastatsuak izan diren antzeko beste ekimen batzuen moduan, esate baterako, jostailuak biltzeko egitasmoa. Forlan Toki Garapenerako Agentziaren, Eusko Jaurlaritzaren, Petronorren eta Ezkerraldendaren laguntza dauka kanpaina honek.

 Kartela jaitsi  (PDF 235KB)