Albisteak

 

Muskizko Udalak, Giba kaleko linea batzuk lurperatzeko Iberdrolak egin dituen lanak aprobetxatuta, gune horretako argiztatze publikoko airetiko lineak ere lur azpitik bideratzeko lanak egin ditu. Kontuan hartutako hobekuntzen artean, horretaz gain, lanak egin ahal izateko Muskizko Udalak eta Iberdrolak erabili duten azalera asfaltatzea ere aurreikusi da.

Muskizko Udaleko udal ordezkariek aurreikusia zuten Giba kaleko 17 kale-argietako airetiko lineak lurperatzea; eta Iberdrolak gune horretako lanak abiarazi dituela baliatuta, Muskizko Udalak eta Iberdrolak aldi berean aterako dituzte aurrera gune honetako hobekuntzak. Izan ere, horrela, arindu egiten dira bide publikoan obrak egiteak auzotarrei eragiten dizkieten eragozpenak.

Lan hauen zenbateko osoa 48.400 eurora ailegatzen da, eta Muskizko Udal Korporazioak onartutako lanen barruan, Giba kalean zoladura jartzea ere biltzen da, argiztatze publikoko airetiko lineako 475 metro lineal lur azpitik bideratzeaz gain. Iberdrolarekin akordioa lortu du Muskizko Udalak, Iberdrola argindar enpresak bere gain har dezan asfaltatzeak eragindako kostuen zatirik handiena.

Giba kaleko argiztatze publikoa lurperatzeko lanak ia-ia bukatuta daude. Lan hauek aurrera eraman ahal izateko, hormigoizko 17 zapata ipini behar izan dira 8 metroko kale-argietarako, eta kutxatila aurrefabrikatuak instalatu behar izan dira lurperatutako linea horien etorkizuneko mantentze lanetarako. Lanen zati horrek Muskizko Udalak onartutako aurrekontuaren % 43 inguru osatzen du.