Albisteak

 

Oinezkoentzako pasabide batzuetako espaloiak jaisteko lanak abiarazi ditu Muskizko Udalak. Lan hauen bitartez, oinez mugitzen diren herritar horien irisgarritasuna hobetu nahi da. Ekintza honen aurrekontua, gutxi gorabehera, 13.000 eurokoa da; eta, guztira, udalerriko hiru gunetan egingo dira obrak: horietako bi, geltoki kalean; hirugarrena, berriz, Oiankas auzoan.

Oinezkoek Muskizen mugitzeko dituzten baldintzak hobetzeko politikaren barruan, espaloiak jaisteko lanei hasiera eman zaie, bereziki joan-etorri handikoak diren herriko hiru gunetan. Muskiztarrek egin dituzten eskaerei erantzuna ematen die Muskizko Udalak bultzatutako ekintza honek.

Aste honetan hasi diren obretako bi El Crucero kalearen eta tren geltokiaren artean daude, zehazki, Concorde taberna eta antzinako Aldapa tabernaren parean; hirugarren obrak, berriz, Oiankas auzoan daude, Osmundo Bilbaoren bustoaren aurrean dagoen oinezkoentzako pasabidean.

Obra hauek Muskizen dagoen enpresa bati esleitzea erabaki du Udal Korporazioak, hain justu ere, Construcciones Hagui enpresari.