Albisteak

 

Muskizko Udalak La Rigada auzoan dagoen Monte Atras izeneko landa-bidea birgaitzeko lanak esleitu ditu. Lan hauen zenbatekoa 38.800 eurokoa da, BEZ kanpo; eta landa-bidea berritzeko lan hauek hurrengo hamabostaldian hasi ahal izatea aurreikusten dute Muskizko Udaleko arduradunek.

Udalerriko landa eremuetako sarbideak hobetzeko politikaren barruan, Monte Atras landa-bidea osorik berriztatzeko lanak esleitu ditu Muskizko korporazioak. Era berean, hiri inguruneetako irisgarritasunari buruz indarrean dagoen legeria betetzea ere bilatzen dute Muskizko Udaleko arduradunek.

Egin beharreko lanak honako hauek dira: 260 metro lineal baino zertxobait gehiago zolatzea Kobaron auzotik dagoen sarbidean, ezponda leuntzea, babesteko harri-lubeta bat ipintzea makinekin harkaitzak ipinita eta lur-azalean euri urak bideratzeko kanalizazioa egitea.

Lan hauek 3 hilabeteko epean egin ahal izatea aurreikusten du Muskizko Udal Korporazioak. Enpresa esleipendunak bide bazterreko metro eta erdiko tartean sasiak kenduko ditu eta galtzada prestatuko du, ondoren ormigoizko 20 zentimetroko lodierako oinarriaz zolatzeko. Gaur egun, hondar eta harrizko bidexka bat da La Rigada auzorako landa-sarbidea.

Monte Atras bidea berritzeko lan hauek baliatuta, Udal Korporazioak abiarazitako proiektuak beste lan hauek ere biltzen ditu: lur-azalean euri uren kanalizazioak egitea, ezpondetako 170 metro lineal leuntzea eta babesteko harri-lubeta bat ipintzea makinekin harkaitzak ipinita.

Muskizko landa eremuetako sarbideak hobetzeko Udal politikaren barruan dago Monte Atras landa-bidea berritzeko ekimena; eta arlo hau bereziki bultzatzeko asmoa dauka gaur egungo Udal Korporazioak.