Albisteak

 

Sokorroko Ama Jai Batzordearekiko hitzarmena berresten du Muskizko Udalak, Pobeña auzoko autobus geltokiko udal lokala uzteko. Horrela, instalazio hauetan batu ahalko dira Sokorroko Ama Jai Batzordeko partaideak; eta, trukean, Muskizko udalerriko herritar guztientzako irabazi asmorik gabeko jai eta kultur izaerako jarduerak egingo dituztela hitzematen dute Sokorroko Ama taldeko kideek.

Muskizko Udaleko arduradunek eta Sokorroko Ama Jai Batzordeko partaideek ofizialtasuna eman diote aldian behin elkartzeko lokala uzteko akordioari, horrela, lokal honetatik koordinatu ahalko dira elkarte horrek antolatzen dituen kultur jarduerak. Berriki, Pobeñako bertako auzotarren beste elkarte bati ere udal komun zaharretako eraikinaren erabilera laga dio Muskizko Udalak, auzokoen elkarte horretako kideek biltzeko gune gisa erabil dezaten beharrezko obrak egin eta gero.

Muskizko Udalarekin lortutako akordioaren ondorioz, Muskizko auzotar guztien intereseko jarduerak bultzatzeko konpromisoa hartzen du Sokorroko Ama Jai Batzordeak, kultur kutsuko jarduerak eta jai hutsak diren ekintzak antolatzeko konpromisoa, betiere elkarte horretako kideek diru-irabazirik hartzen ez dutelarik.

Pobeñako markesinan dagoen lokalak 36 m2-ko azalera dauka, gela handi batean eta dutxa duen komun batean banatuta. Muskizko Udalarekin adostutako hitzarmenaren bitartez, lokal hau erabiltzeak eragindako gastuak bere gain hartzeko eta garbitasun eta zaintza egoera egokian mantentzeko konpromisoa hartzen du Sokorroko Ama Jai Batzordeak.

Pobeñako  autobus geltokiko lokala goizeko 9:00etatik gaueko 22:00etara erabil dezakete Sokorroko Ama elkarteko kideek; eta asteburu eta jai egunetan, gaueko 24:00ak arte izango dute eskuragarri. Era berean, aipatutako ordutegi hori luzatu ahal izatea aurreikusten dute Muskizko Udaleko ordezkariek, betiere sasoi jakinetan eta aldez aurretik korporazioak horretarako baimena emanda.

Sokorroko Ama Jai Batzordearekin lortutako akordioak 5 urteko iraupena dauka eta automatikoki luzatu ahalko da, alde bietako batek ere akordioari uko egiten ez badio. Horretaz gain, akordio horretan lokala lagatzeko kontratuan edo aplikatu beharreko edozein udal ordenantzatan zehaztutako baldintzak ez betetzeak eragin ditzakeen zigorrak ere jasotzen dira.