Albisteak

 

Oiankas auzoko ezponda bateko gunitatze lanen esleipena onartu du Muskizko Udalak. Datorren urtarrilaren bukaeran hasiko dira egiten Oiankas auzoko lan hauek, eta udalerriko gune desberdinetako itxura hobetzeko udal korporazioak abiarazitako ekimenen artean sartzen da.

Hormigoi geruza bat presioan sartuz, Oiankas auzoko ezpondetako batean dagoen garbitasun arazoari behin betiko irtenbidea eman nahi dio udal korporazioak. Lan hauen esleipena onartu berri dute udaleko ordezkariek, eta aurrekontu osoa 22.000 euro ingurukoa da. Hori horrela, Oiankas auzoko lanak hilabete honetan bertan hastea aurreikusten du Udalak.

Eusteko horma batean amaitzen den Oiankas auzoko ezponda batean kokatzen dira egin beharreko lan hauek, etxebizitza kolektibo batzuen aurrean. Gune honetako mantentze lanak zailak izaten dira, adibidez, Udalak ohikotasunez aurrera eramaten dituen lorezaintza lanak egiteko eremu zaila da. Hori dela eta, leku honek askotan itxura zabarra izaten du eta sasiz eta belar txarrez beteta egoten da.

Egin beharreko lanak honakoak dira: sasitza kentzea eta hormigoizko 8 zentimetroko geruza presioan ezartzeko eremua prestatzea, gunitzean bertan sare batzuk sartuta gunea sendotzea, eta ondoren erretxina aplikatzea orain dagoen eusteko hormaren eta egingo diren obren artean.

Lan hauen bitartez helburu bikoitza lortu nahi du Muskizko Udalak. Alde batetik, Oiankas auzoko irudia hobetzea; eta beste alde batetik, inguruko auzotarren eskakizunei erantzuna ematea.