Albisteak

 

Muskizko Udalak informatzeko jardunaldi bat antolatu du, udalerriko auzotarrek lehenengo aldiz abiarazi den parte hartzeko prozesu honen esku hartzeko bideen, helburuen eta epeen berri izan dezaten, Muskizko bizilagunek egin ditzaketen ekarpen horiek 2017. urteko aurrekontuetan sartu ahal izateko.

Muskizko Udaleko Gobernu Irekia Saileko ordezkariek, Gobernu Irekiko zinegotzia buruan, ezagutzera emango dituzte Muskizko bizilagunek hurrengo udal aurrekontuetan parte har dezaten egokitu diren faseak eta epeak. Hitzaldi informatibo hau hurrengo asteartean izango da, azaroaren 22an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Muskizko Kultur Etxeko M aretoan.

Honako hau lehenengo legealdia da udal aurrekontuak zehazteko eta idazteko prozesuan Udal korporazioak Muskizko herritarrek parte hartzeko prozesua sartzen duena, betiere Muskizko bizilagunen eguneroko bizitzarekiko hurbilen dagoen Udal gobernu organoak hartzen dituen erabaki horietan Muskizko herritarren inplikazioa sustatze aldera eta Udaleko jardunbidearen eraginik zuzenena izaten duten pertsona horiek dauzkaten kezkak ezagutu ahal izateko.

Muskizko Udaleko Gobernu Irekiko Sailak antolatu duen jardunaldi informatibo honetan, parte hartzeko aurrekontu hauek zer diren, Meatzaldeko udalerri honetan abiarazi den proiektu honek ze fase izango dituen eta muskiztarren proposamenak jaso ahal izateko Muskizko Udalak ze bitarteko egokitu dituen azalduko zaie interesa duten Muskizko auzotar guztiei.

2017. urteko aurrekontuak zehazteko proiektuan herritarrek egin ditzaketen ekarpenak sartu ahal izateko parte hartzeko prozesua 5 fasetan banatu du udal korporazioak eta prozesu horretako lehenengo faseari dagokio honako jardunaldi hau. Jardunaldi hau bukatutakoan, 3 asteko epea irekiko da, Muskizko bizilagunek Udalari proposamenak helarazi ahal izateko.

Parte hartzeko bideak

Pertsona fisiko edo juridikoek, 16 urtetik gorakoek eta Muskizen erroldatutakoek edo helbide fiskala Muskizen daukatenek euren ekarpenak aurkeztu ahalko dituzte, abenduaren 14a baino lehenago (asteazkena), arratsaldeko 15:00ak arte.

Herritarren ekarpenak jasotzeko Muskizko Udalak egokitutako bideek idatzizko dokumentazioa uzteko aukera ematen dute, eta, nahi izatera, teknologia berriak ere erabil daitezke.

  1. Muskizko Udaleko webgunean agertzen den paperezko galdetegia bete eta aurrez aurreko arretarako Muskizko Udaleko bulegoetan edota Linea Verdeko postontzietan aurkeztuta.
  2. Galdetegia bete eta posta elektronikoa erabiliz muskizirekia@muskiz.com helbidera helarazita.
  3. Euskarri digitalak erabiliz proposamenak Udal bulegoetan aurkeztuta. Horretarako, USB memoriak, SD txartelak, CDak, DVDak… erabil daitezke.
  4. Udaleko webgunean, aparteko atal batean, erraz ikusteko moduan eta nabarmenduta horretarako ipiniko den galdera sorta digitala beteta.