Albisteak

 

Muskizko Udalak, guztira, 105.345 euro bideratu ditu, honako hauek lan merkatuan lehentasunez sartu ahal izateko: epe luzeko langabeak, bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak, 55 urte baino gehiagoko bizilagunak eta emakumezkoak. 2016. urteko azaroaren hasieran, bederatzi herritarretatik zortzik dagoeneko lortua dute urte erdiz lan merkatuan sartzea, Muskizko Udalak, Forlanek eta Lanbidek sustatuko ekimen honi esker.

Zazpi emakumeak dira eta bi, gizonak. Denak ere meatzaldeko udalerri honetan daude erroldatuta eta herritarrak lan munduan sartzeko Muskizko Udalak, Forlanek eta Lanbidek hurrengo sei hilabeteetarako sortu dituzten lanpostuak eskuratu dituzte. Oraingo honetan, Euskal Enplegu Zerbitzuak 82.085 € jarri ditu, herritarrak laneratzeko udalerrian abiarazitako egitasmoan. Muskizko Udalak, berriz, 23.260 € jarri ditu.

Honako premisa hau ezarri da: ahal baldin bada, behintzat, aukeratzen diren pertsona horiek ezin dira izan antzeko ezaugarriak dauzkaten aurreko programetako batean parte hartutakoak. Muskizko Udalak eta Lanbidek, guztira, 105.345 euro bideratu dituzte, administrari, ofizial, peioi eta teknikari lanpostuak kontratatzeko, eta, ia-ia kasu guztietan, %75eko lanaldian arituko dira.

Enplegu Plan honetako hiru administrari lanpostuak emakumeek beteko dituzte. Era berean, Muskizko emakumeak aukeratu dira hurbiltasuneko eta laguntzako lanpostuetan aritzeko eta lan eskaintza honetako lanpostu teknikoenean ere, hau da, proiektu urbanistikoetako teknikari gisa laneratuko den arkitekto lanposturako, emakume bat hautatu da.

Gizonezkoei dagokienez, enplegua sustatzeko meatzaldeko udalerri honek aurrera atera duen deialdi honetan sartu diren bi gizonak bigarren mailako ofizial igeltsero gisa eta obra publikoetako peoi gisa arituko dira.

2016ko deialdi honetan, kontratu guztietatik bost kontratu 35 urte baino gutxiago daukaten langabeek jaso dituzte; bi kontratu 55 urte baino gehiagoko pertsonentzat izan dira; eta hiru kontratutako langileak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentako jasotzaileak dira. Horretaz gain, berezitasun hau ere badago: langileetako batzuk talde hauetako batean baino gehiagotan daude.

Muskizko Udalak lanean jarraitzen du, udalerriaren barruan lan sortzeko, batez ere, lanik gabe epe luzeagoak daramatzaten eta laguntzarik jasotzen ez duten biztanleria sektoreen artean, betiere lan kontratu hauek lortzen dituzten muskiztarren arteko txandakatzeak ahalbidetuz.