Albisteak

 

Ur Partzuergoari Carrascal eta Santelices auzoetarako saneamendu proiektuak eta Memerea inguruan antzemandako zenbait kalte zuzentzera bideratutako lanak idazteko eskatu dio Muskizko Udalak. Hurrengo ekitaldian zehar, Muskizko Udalak ze lan eramango diren aurrera erabaki dezan, aurretik eman beharreko urratsa da Ur Partzuergoari lan hauek guztiak eskatzea.

Muskizko auzoak oinarrizko zerbitzuez hornitzeko politikaren barruan, saneamendu sarearen barruan gune gehiago sartzea eta edateko uraren hornikuntzan eta euri urak bideratzeko sarean nabaritutako kalteak konpontzen jarraitzea aurreikusten du Muskizko Udalak. Villanueva eta La Rabuda inguruetan egin berri diren lanen ondotik, une honetan, Carrascal, Santelices eta Memerea auzoetan lanak egitea aurreikusten du Muskizko Udalak.

Carrascal auzorako Ur Partzuergoak idatziko duen proiektuak saneamendu sarera 5 etxebizitza gehitzea eta hondakinak isurtzeko guneak kentzea izango du aztergai. Lan hauen helburua da landa eremu honetako erreken eta, oro har, inguruaren kalitatea hobetzea.

Antzeko ezaugarriak dauzkate Santelices auzoan egingo diren lanek. Memerea auzoari dagokionez, berriz, inguru horretara iristen den ur karga edo ur presioa jaistera bideratuko dira lanak eta, horretaz gain, euri uren eta ur beltzen kanalizazioak bereizteko helburua izango dute.

Ur Partzuergoak proiektuak idatzitakoan, ze jarduera eraman ahalko duten aurrera erabakiko dute Muskizko Udaleko arduradunek, betiere lanen ezaugarrien eta obra bakoitzaren azken zenbatekoaren arabera.