Albisteak

 

Muskizko Udalak diru-laguntza hauek eman ditu, eskolako materiala eta liburuak erosten dituztenean udalerrian erroldatuta dauden Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen familiek dituzten gastuak arintzeko eta Muskizko hezkuntza zentroetako ikasleekin batera jarduera kulturalak aurrera ateratzen dituzten Ikasleen Guraso Elkarteei laguntzeko. Guztira, 38.000 euroko aurrekontua izan da, eta eskolara itzultzeak eragiten dituen gastuak laguntzeko partida handitu egin da, iazkoaren aldean.

Bost IGEk jaso dituzte egiten dituzten jarduera kulturalak laguntzera bideratutako 18.000 euro horiek, eta, gutxi gorabehera, Muskizko 168 ikasleek jaso ahalko dituzte eskolara itzultzeak eragiten duen gastu ekonomikoa arintzera zuzendutako laguntzak.

Muskizko IGEen jarduera kulturalak babesteko laguntzen kasuan, Udalak, guztira, 18.000 euro banatu ditu udalerriko bost elkarteren artean: Muskiz BHIko Arkatzieta, Cantarrana eskolako Hamabi, San Juan Ikastetxeko Marques de Villarias, Muskizko Ikastolako GE eta Marcelo Gangoitiko IGE.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentroetako IGEek jaso dituzten laguntza hauen zenbatekoak 2.264 eta 4.397 euro artekoak dira, eta jarduera kulturalak egiteko bakarrik erabil daitezke. Hori horrela, Ikasleen Guraso Elkarteek diru-laguntza lerro hauetara aurkeztu dituzten bestelako jarduera eta proposamenak Udalaren diru-laguntza jaso dutenetatik kanpo geratu dira.

Diru-laguntza ekonomiko hauek ematerako orduan hiru irizpide hauek hartu dira kontuan: jarduera aurrera ateratzen den epe horretan hezkuntza zentroak dauzkan ikasle kopurua, Muskizen erroldatuta dauden ikasleen kopuru osoa, eta aurkezten den jardueraren aurrekontu osoa.

Eskola materialerako laguntzak

Bestalde, Muskizko Udalak beste laguntza programa bat ere izan du, ikasturte honetan zehar Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza ikasten duten haurren familiek eskolako materiala eskuratzekoan izaten duten defizit ekonomikoa arindu ahal izateko. Helburu honetara bideratutako aurrekontu partidaren zenbatekoa 20.000 eurokoa izan da. Zenbatekoa handitu egin da (lehenengo aldiz), 2012. urteko ekitalditik, izan ere, urte horretatik aurrera, guztira, 15.000 euro banatu dira, urtero-urtero.

Azken egiaztapenen zain gaudela, dauzkagun datuen arabera, Muskizen erroldatutako 139 familiak eskatu dituzte laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoko zentro publiko edo pribatuetan matrikulatuta dauden 168 ikaslerentzat. Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 115 euro ingurukoa izango da, derrigorrezko hezkuntzan ikasle bat duten bizikidetza-unitateentzat; 130 euro, bi ikasle dituztenentzat; eta 345 euro, hiru dituztenentzat.

Aurkeztutako eskabideak baloratzerakoan, honako bi irizpide hauei begiratu zaie: bizikidetza-unitateko pertsona kopurua eta bizikidetza-unitatean dauzkaten diru-sarrerak. Horrela, diru-laguntza hauek jasotzeko, gehienez, 15.000 euroko diru-sarrerak izan daitezke guraso bakarreko familien kasuan; eta 23.000 eurokoak, bizikidetza-unitatea 6 pertsonak osatzen dutenean.