Albisteak

 

La Magdalena kalean hobekuntza lanak egiteko, guztira, 18.000 euro inguru erabil ditu Muskizko Udalak. La Magdalena kalea udalerriko erdigunean dago eta, horrela, hobekuntza lanak egiteko inguru horretako bizilagunek egindako eskakizunei erantzun zaie, udalerriko auzoak berritzeko politikako beste jarduera batzuen artean.

La Magdalena kalean bereziki bizilagun ugari ibiltzen da aurrera eta atzera, Muskizko erdigunean baitago. Espaloiak berritu dira, eusteko horma eraberritu eta margotu da, landare-ontziak egokitu dira, eta hiri altzariak aldatu dira, batik bat, bankuak eta paperontziak.

Inguru honetako bizilagunek eta Muskizko Udaleko Brigadak bultzatuta, udalerriko futbol zelaietatik kendu berri den belar artifiziala La Magdalena kaleko landare-ontzietan berrerabili da. Horixe izan da Muskizen erdialdean dagoen kale honetan egin den lehenengo lana.