Albisteak

 

Muskizko Udalak udal zentroetan desfibriladore erdi- automatikoak jartzen ari dira, instalazio hauek erabiltzen dituztenen eta orokorrean herri osoaren segurtasuna hobetzeko. Bihotza babeserako Guneen programan, udal arduradunek udaletxeko langileak, Babes Zibileko boluntarioak eta elkarteen eta esperientzia honetan parte hartu nahi duten ikastetxe prestatzeko asmoa dute.

Muskizko Udalak martxan jarri du ekimen hau batez ere, udal instalazioen eta orokorrean herri osoaren segurtasuna hobetzeko, eta horretarako hiru desfibriladore berri erosi ditu eta lehendik zeuden beste hirurekin batera Kultur Etxea, Udaletxea, Eguneko Zentroa, Kiroldegia eta futbol zelaia hornitzea ahalbideratu dute. Seigarrena eramangarria da eta Udaltzaingoak eta Larrialdietarako taldeek erabiliko dute.

Muskizko Udalak hiru desfibriladore berri hauetan 6.000 euro inguru gastatu ditu.

Muskizko Udalak bultzatzen duen Bihotz Babeserako Guneen programan, udal arduradunek udaletxeko langileak, Babes Zibileko boluntarioak eta elkarteen eta ikastaro teoriko eta praktiko hauetan parte hartu nahi duten ikastetxe prestatzeko asmoa dute. Dena den, aurreko pausua bezala eta aipatutako prestakuntza emateko langile propioa izateko, udalaren segurtasun teknikoak Oinarrizko Bizi Euskarrien eta Desfibriladore Erdi-automatikoen erabileran irakaslea titulua lortu du.

Prestakuntza programan hurrengo hiru hilabetetan ikastaro teorikoak eta praktikoak eskainiko dira udalaren langileei eta Babes Zibilerako boluntarioei. Gerora, eskola kurtsoa hasierarekin batera, gailu hauek nola erabiltzen diren eta bihotzeko lehen sorospen oinarrizko gauza batzuk ikasteko interesa izango duten ikastetxetara eta elkartetara zabalduko da esperientzia hau.

Bost udal zentroak eta Segurtasun Indarrak eta Larrialdietarako taldeak Muskizko Udalak desfibriladoreaz hornitzea, baita udal langileen eta herritarren artean egingo den prestakuntza kanpainaren helburua herria leku segurua bihurtzea da eta herritarrei prebentzio kultura irakastea ere bai.