Albisteak

 

Muskizko Udalaren Ingurumen, Larrialdia eta Lan Segurtasun sailak lehenengoa izango da ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatea kudeatzeko sistema bat ezarriko duena, horretaz gain, aurretik ezarritako sistemetan sartuko diren Zerbitzu Karta ezarriko da. Horri esker, Muskiz ISO 14001 eta OSHAS 18001 ziurtagiriak dituen lehenengo udala da nazio mailan, Ingurumenean eta Lan Segurtasunean.

Muskizko udalbatza herritarren konfiantza eta zerbitzuen gardentasuna indartu nahi ditu eta horretarako kalitatea kudeatzeko sistema bat eta Zerbitzu Karta bat ezartzen ari da udal sail guztietan. Horietatik, neurri hauek martxan jarriko dituen lehen atala Ingurumen, Larrialdia eta Lan Segurtasun sailak izango dira.

Udalak Ingurumenari dagokion ISO 14001ziurtagiria eta Lan Segurtasuna eta Osasunari dagokion OSHAS 18001 ziurtagiria udal atal guztietarako duenez, atal berrien edo egingo direnekoak kalitatea kudeatzeko sistemak eta Zerbitzu Kartak daudenetan sartuko dira.

Neurri honi esker Muskizko Udalak beste pausu berri bat ematen du etengabeko hobekuntzan eta herriko biztanleei eskaintzen dizkien zerbitzuen kalitatean. Herritarren konfiantza eta kudeaketaren gardentasuna indartzeko asmotan, udalbatzak Zerbitzu Karta egokiak direnen atal eta sailetan apurka-apurka jartzeko konpromisoa hartu du.

ISO 9001 arau eta Zerbitzu Kartak ezartzean Muskizko Udalak izapide burokratikoak eta herritarren partaidetza erraztu nahi ditu, eta instituzioaren irudia hobetu ere. Herriko biztanleek neurri hauetatik jasoko dituzten hobekuntzak honako hauek izango dira: eskura duten zerbitzuen informazioa hobetzea, dauden baliabideen erabilera egokia erraztea eta bere iradokizunak eta erreklamazioak bideratzeko bideen ezagutza gehiago.

Kartak publikoaren eskura dauden zerbitzuen, erabiltzaileen eskubideen, balioesteko kalitate adierazleen, bete beharreko xedeen, ez betetzekotan osabidezko neurrien, herritarrak laguntzeko eta parte hartzeko eren eta erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko bideen inguruko informazio zehatza duten dokumentuak dira.