Albisteak

 

Mintza! dio 2014ko Herri Urratseko leloak. Euskara sustatzeko, zabaltzeko eta normalizatzeko, maiatzaren 11n, igandearekin, Senperera joango gara eta autobusak antolatu ditugu eskualdeko udalerrion artean.

Muskizen, Zierbenan edo Trapagaranen erroldatutakoek 5 € ordaindu behar dute eta besteek, 8 €.

Maiatzaren 8ra arte eman dezakezu izena, 94 670 70 75 zenbakira deituta edo electrónica euskara@muskiz.com helbidera idatzita (ipini zure izen-abizenak).