Albisteak

 

Muskizko Udalak eta Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak Aste Santurako Pilota II Kanpusa antolatu dute. Antolatzaileek ekimen honek 2013an eduki zuen arrakasta errepikatu nahi dute, edizio horren partaideetariko lau haur Barbadun Pelotazale elkartean sartu zirenean.

Muskizko Udalak Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzaren laguntzarekin apirilaren 22 eta 25 artean, biak barne, egingo den Pilota II Kanpusa antolatu du. 6 eta 14 urte arteko haurrei zuzenduta dago eta partaideek pilotaren lau modalitate desberdinen ezaugarriak ikasiko dituzte, aurten frontenisa ere.

Goizeko 10etan hasiko da eta 2000 eta 2008 urte artean jaiotakoek – biak barne- esku pilota, pala, zesta punta, xare eta frontenisa, aurtengo nobedadea, praktikatzeko aukera edukiko dute. Ikastaro hau kirol modalitate hauetan adituak diren Bizkaiko Federakuntzaren begiraleek gidatutako ariketa tekniko-taktikoekin eta pilota eta tako tailerrekin osatzen da.

Pilota II Kanpusaren bigarren edizio honetan Aste Santuan egingo da, haurrek praktikatzen dituzten beste kirol batzuen partidekin aldi berean ez gertatzeko. Udalak eta Federakuntzak data aurreratzea erabaki dute, bizipen hau edukitzeko interesa duten haurren matrikulazioa errazteko.

Aurreko urtean eta, futbol kanpus bat aldi berean gertatu arren, 18 haur matrikulatu ziren Pilota I Kanpusean. Antolatzaileen uste oso arrakastatsua izan zen, batez ere gerora partaide batzuk Muskizko Barbadun Pelotazale Elkartean sartu zirelako.

Sustapen kanpaina

Dena den, haurren partaidetza sustatzeko, ekimen honen bultzatzaileek kanpaian bat egin dute 2013-2014 eskola urtean zehar. Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzaren kideek eta Muskizko Barbadun Pelotazale elkartekoek klase praktikoak eskaini dituzte Cantarranas eskolan eta Muskizko ikastolan.

Kanpaina honen bigarren fasean, hau de martxoan eta apirilean egin dena, Lehen Hezkuntzako 3. Eta 4. Mailako ikasleak Donibane frontoira hurbildu dira klase praktikoak jasotzera. Bi ekimen hauetan parte hartu dituzten haurrak batuz, guztira 300 ikasle hurbildu dira pilotaren mundura eskola ordutegian.

Aurten izena emateko 15 euro ordaindu beharko dira, horretarako La Caixan zabalik dagoen kontuan. Banku erakunde honek ere ekimen hau martxan jartzeko lagundu du eta ezusteko txiki bat dauka partaideentzat.