Albisteak

 

Muskizko Udalaren Gobernu Batzordeak 2014rako auzoetako jaiak eta kultura, gazteen eta kirol jarduera programak antolatzeko laguntzeko deialdia onartu du. Printzipioz diru laguntza horientzat dauden aurrekontu diru sortak aurreko urtekoak bezalakoak izango dira, nahiz eta bizi garen krisi ekonomikoaren presioa nabaritu.

Muskizko Udalak ekitaldi honetan jaiak, kultura, gazteentzako eta kirol jarduerak antolatuko dituzten irabazizko asmorik gabeko elkarte edo taldeei emateko diru-laguntzen deialdi pleguak onartu ditu. Helburu honetan erabiliko den aurrekontuko diru-sorta 124.000 eurokoa da.

Elkarte bakoitzari esleituko zaion diru laguntzaren zenbatekoa ebazteko irizpidea, elkarte bakoitzaren aurrekontua eta antolatuko duen jarduerak duen eragina izango dira. Azken irizpide hau jardueran parte hartuko duten pertsonen kopuruaren arabera neurtuko da.

Diru laguntza hauek eskatzeko erakundea Muskiztarra izan behar da eta zerga guztiak ordaindurik eduki beharko ditu. Kultura eta gazteen programei dagokienei izan ezik. Kasu hauetan herrikoak ez diren antolatzaileek proposatutako jarduerei ere diru laguntzak ematea aurreikusten da, beti ere Muskizentzat interesgarritzat jotzen direnean.

Zenbatekoak eta epeak

Kirol ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen zenbatekoa 62.000 eurotako da eta gehiena urtean zehar egingo diren programetan erabiliko da, aurrekontuaren %30 berriz, jarduera puntualetan erabiliko da.

Kultura eta gazteen ekitaldien erakunde antolatzaileei diru laguntzak ematen 42.000 euro erabiliko dira, horietatik 21.000 urtean zeharko programetan erabiliko da eta gainontzekoa proiektu puntualetan gastatuko da. Beste alde batetik, Muskizko Udalak auzoetako jaietako antolaketan erabiliko duen azken aurrekontua 20.000 eurotakoa da. Aurrekontu honetan ez da San Juan zaindariaren jaietako aurrekontua sartzen.

Udal arduradunek diru laguntza bakoitzari dagokion zenbatekoa onuradunen banku kontuetan sarturik egotea uda baino lehenago nahi dute. Hori dela eta jarduera egin eta gero, elkarteek eta taldeek egindako jarduerak eta horien aurrekontua egiaztatuko dituen txosten bat aurkeztu beharko dituzte.