Albisteak

 

Besarkada solidarioaren bidezko lapurretak prebenitzea

Giza laguntzako helburuetarako dela esanez, sinadura edo diru-laguntza eskatuko digute ezezagun batzuek kalean. Zure borondate onenarekin, laguntzea erabakitzen baduzu, musuak eta besarkadak ematen dizkizute, esker onez. Esker onaren aitzakian, diru-zorroa, bitxiak edo bankutik atera berri duzun dirua kentzen saiatuko dira agian.

Europako Ekialdeko emakumeak izaten dira gehientsuenetan horrela ibiltzen direnak.

Binaka edo hirunaka jarduten dira, baina beste batzuk ere egoten dira handik hurbil, ibilgailuren batean, ziztu bizian alde egiteko zain.

Adineko jendea aukeratzen dute gehienetan lapurretan egiteko.

Etxeko edadetuek banketxera joan beharra badaukate, ahal izanez gero, joan beraiekin.

Ez fidatu arreta erakartzen saiatzen diren ezezagunekin, edo gure ondoan, oso gertu jartzen direnekin. Sekula ez eman bizkarrik.

LAPURRETAN ARI BAZAIKIZU EDO DAGOENEKO LAPURTU BADIZUTE...

Ez egin aurre lapurrei, eta saiatu lasai egoten.

Beste norbaiten arreta erakartzeko aukera badaukazu, eskatu laguntza eta garrasi egin, baina, betiere, zure burua arriskuan jarri gabe.

Hartu gogoan lapurraren ezaugarri fisiko guztiak, zer arma erabili duen, nola hitz egiten duen, orbainik badaukan... edo identifikatzen lagun dezakeen beste edozer xehetasun.

Lehenbailehen jakinarazi poliziari.