Albisteak

 

Muskizko Udala eta Jai Batzordeko kideak diren herritarrak jada, datorren 2014ko San Juan zaindariaren omenezko jaien programazioa prestatzen lanean ari dira. Berrikuntzarik nabarmenena, beste urte batzuekin konparatuz, programaren azala aukeratzeko haur lehiaketa da.

San Juan 2014 Muskizko Jaiak ekainaren 20an hasiko dira, arratsaldeko 7etan Koadrilen Kalejirarekin eta gero txupinazoa botako da ofizialki zazpi egun iraungo duten jaiei hasiera emateko. Jai batzordeko kideek lanean ari dira ekitaldi programa osatzeko, eta horien artean nabarmenena jai programaren azala aukeratzeko lehiaketa izango da.

Zaindariaren jaien ekitaldi garrantzitsuena zuzien jaitsiera da eta ekainaren 23an egingo da 22:15etan, gutxi gorabehera. Horretaz gain, su artifizialak, koadrilen arteko erronka eta ohikoak diren paella, tortilla, marmitako… lehiaketak egingo dira, Musika berbenen eta kalejiretan entzun ahalko dugu.

Berrikuntza nagusia bezala, Muskizko Udalak San Juan 2014 Muskizko Jaiak programaren azala marrazteko haur lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek 12 eta 16 urte arteko haurrak izango dira eta argitaragabeko obrak izan beharko dira teknika libran. Lanak apirilaren 7 aurrera aurkeztu beharko dira, udal Gaztegunean, eta maiatzaren 14 amaituko da entregatzeko epea.

Irabazleak azoka esparruan instalaturik dauden barraketan ibiltzeko fitxaz betetako kutxa bat jasoko du, 200 euro baliokoa. Gainera beste bi accesitak egongo dira 50 euroko balioko fitxekin betetako bi kutxa.

Lehiaketa honen epaimahaiaren burua Muskizko Kultura zinegotzia da eta jaien antolaketan sarturik dauden udal arduradunek osatzen dute. Erabakia maiatzaren 20ian ezagutaraziko d, eguerdiko 12etan eta sari banaketa ekainaren 20 egingo da, txupinazoaren aurretik udal Gaztegunean.