Albisteak

 

Muskizko ikasleek hurrengo egunetan etxeko olioaren bizitza zikloa ezagutuko dute. Herriko udalak kanpaina honen bitartez, ikasleak, etxean erabilitako olioa birziklatzeak, edukiontzietara eramateak eta etxebizitzen estolda-zuloetatik gutxiago isurtzeak duten garrantziaz sentsibilizatu nahi ditu, "Bat egin laranjarekin" lelopean eta herritarrei orokorrean eta ikasleei zuzenduta daude.

Muskizen etxeko olioa biltzeko eta garraiatzeko zerbitzua ematen duen enpresa esleipendunak kanpaina, herriko bost ikastetxeetan egingo du. Bat egin laranjarekin izenpean, proiektu honetan bigarren herri ekimen bat ere aurreikusten da .herritarrei orokorrean zuzenduta- erabilitako landare-olioa biltzeko edukiontzi bakoitzean helio globoak jarriz abiaraziko da ekintza.

Muskizko herritarren 5 edukiontzi gehiago dituzte jada, etxean erabilitako, hau da lehen zeuden baino %50 edukiontzi gehiago. Neurri honekin Udalak olioa biltzeko edukiontzietara heltzea erraztu nahi du eta mota honetako hondakinen birziklapena bermatu nahi du herriko auzo guztietan.

Etxean erabilitako olioa biltzeko bost edukiontzi berriak Cantarranas ikastetxearen ondoan, Memerea eta Autonomia kaleetan eta Oyankas eta El Ojillo auzoetan jarriko dira.Guztira mota honetako 14 edukiontzi daude Muskizen.