Albisteak

 

Aste honetan hasiko dira Barbadun ibaiaren hertzeak birsortzeko lanak, Muskizen, udal kiroldegia eta La Arena hondartzaren artean. Ekintza hau ibaiaren birsortze integralaren lehen fasea izango da, eta 380.000 eurotan esleitu da, hau da esleipenaren aurrekontuaren %40 aurrezkia suposatuko du.

Barbadun ibai hertzeen birsortzea aisialdirako pase bat egiteko lanek hurrengo 4 hilabete iraungo dute, langabezian dauden 6 pertsona kontratatu dira horretarako, eta aste honetan hasiko dira.

Barbadun ibaiaren hertzeak bisortzeko lanak egiteko Muskizko Udalak Eusko Jaurlaritzako Landa eta Kostaldeko Guneen Garapenerako zuzendaritzatik 200.000 euroko diru laguntza jaso ditu. Ekintza hau ibaiaren birsortze integralaren lehen fasea izango da. El Podal ola eta San Juan elizaren arteko tartea URA bezalako Udalaren gainetik dauden erakundeen baimenen zain daude.

Gune zabal honetan egin nahi den jarduera nagusienak aisialdirako paseo bat egitea da, gero eta auzokide eta turista gehiago hurbiltzen direlako gune honetara, paisaia naturalago batean integraturik egongo dena –Petronor findegia eraikitzerakoan pairatu zuen aldaketa eta gero- eta, interes naturalistikoa edukitzeagatik edo Komunitatearentzat Leku Garrantzitsua izateagatik babesturik dauden guneak zaintzea.

Fase honetan egingo diren lanak Barbadun ibaiaren bi hertzetan egingo dira, kiroldegitik La Arena hondartzako paduren artean. Beraz, Cotorrio errekaren tarte batek ere ondoriok jasoko ditu. Paseoran bide-zoruahobetuko da, hiri altzariak jarriko dira, ibai hertzetarako egokiak diren zuhaitz eta zuhaizka landatuko dira eta espezie inbaditzaileak desagerraraziko dira.

Ibai hertzeko paseoaren egokitzapen lanak eta Barbadun ibaiaren beheko zatiaren hobekuntza lanak hurrengo 4 hilabetetan egingo da, teknikoen arabera irailetatik aurrera guneko landareak birsortzeko lanak egiteko garai egokiena delako.

Bide -zorua egokitzerakoan orain dauden zuloak kenduko dira atseginagoa izateko oinezkoentzat, bestalde egurrezko hesi bat jarriko da bidea mugatzeko. Horretaz gain, 16 banku jarriko dira ibai hertzeko paseo osoan zehar bere irisgarritasuna hobetzeko eta atsedena hartzeko gunean egokitzeko.

Kantauriko artadiaren berreskuratu

Barbadun ibaiko hertz bietako landareak berreskuratzerakoan sasiaz eta iratzeaz beterik dauden guneak garbituko dira, sasiakazia basoak kenduko dira eta espezie inbaditzaileak moztuko dira, batez ere Cortaderia selloana eta Arundo donax-a.

Paseo honen birsortzerako Kantauriko artadia berreskuratu nahi da, inguruan agertu delako. Horretaz gain, Qercus Ilex, Ficus Carica edoo Laurus nobilis bezalako zuhaitzak landatu dira, baita itzala emateko tamaina erdiko zuhaizka batzuk ere landatu dira, batez ere ibaiaren ezkerraldean.

Espezie inbaditzaileak kenduko diren guneetan, ibai hertzeko ezpondetan eta Muskiz herritik hurbilen dauden guneetan, Alnus Glutinosa, Franixus excelsior, Sambucus nigra edo Cornus sanguínea bezalako zuhaizka espezieak landatuko dira.

Barbadun ibaiak bere ubidea asko aprobetxatu delako aztarnak erakusten ditu, bai ura aprobetxatu delako lehengai bezala, bai mota guztietako hondakinak isuri direlako, gizakienak, nekazaritza eta abeltzaintzakoak edo industriakoak. Hori dela eta, bere jatorrizko ubidean aldaketak ikus daitezke, bere emaria eusteko,uren eutrofizazioa, ibai hertzeko landareak eta gero eta espezie inbaditzaile gehiago.